Karla Crnčević 1989. urtean jaio zen. Antzerkigilea eta zinemagilea da, eta irudi eta soinuen politikak arakatzen ditu laneko askotariko formatu eta baldintzen bitartez. Bere bideo lanak Kroazian, Serbian, Eslovenian, Lituanian, Maltan eta Herbehereetan egon dira ikusgai. Armina Pilav arkitektoak sortutako Un-war Space Lab laborategiko kide da. Zinemari eta industria zinematografikoko lan baldintzei buruzko saiakerak hainbat web-ataritan eta aldizkaritan argitaratzen dira. Tailerra bukatu eta Klubvizija elkartearekin lanean hasi zen urari buruzko film bat egiteko 16 mm-ko formatuan. Kinoklub Zagreb-ekin elkarlanean, artxiboko materialarekin egindako film bat prestatzen ari da. Zagrebeko Film mutations: Festival of invisible cinema jaialdiko lantaldean parte hartzen du, eta Unseen jaialdiaren sortzaileetako bat da; azken jaialdi hori Kroaziaren hegoaldeko espazio publikoak –Montenegroko mugatik gertu– eta zinema indarberritzeko asmoz sortu zuten. Langileen eskubideak lantzen dituen ZA KRUH ekimeneko kide da, baita 2020. urtean Banija-n (Kroazia) lurrikarak suntsitutako eskualdeari laguntzen dion SLOGA plataformako kide ere. Gaur egun, bere lehen dokumental luzea prestatzen ari da, Lines of retreat; bertan, Kroaziako Brač irlako Witches of Brač (Brač-eko sorginak) emakumeen komunitatearen bizimodua aztertuko du.
Profil honen azken eguneratzea: 2021