Zinemagile independentea eta ondarea zaintzeko ikastuna da. Gaur egun Glasgowen (Eskozia) bizi da, eta Zinematografiako eta Gidoigintzako unibertsitate graduko (ohoreekin) laugarren urtea egiten ari da (azkena), Eskoziako Mendebaldeko Unibertsitatean. Historia du inspirazio iturri, eta interes handia du ondarearen kontserbazioan eta arte mota guztietan. 16 urterekin ekin zion zinematografia ibilbideari, eta haren film eta dokumental laburrak Espainia, Errumania, Frantzia, Eskozia, Polonia, Turkia eta Hegoafrikako nazioko eta nazioarteko proiekzioetan aurkeztu dituzte; oso harrera ona izan dute. Zinema dokumentalarekiko duen grinak, ondarearen kontserbazioan bost urtez jorratutako esperientziak, eta Zinemaren eta Telebistaren Historian egindako ikerketa lanek lagunduta, ondare zinematografikora hurbildu da, eta ondare horri eusteko eta jarraipena emateko gogoa piztu zaio. 2021eko udan, boluntario gisa eskaini zuen bere burua, Errumaniako ondare zinematografikoaren zatirik adierazgarrienetako bat artxibatzeko.
Profil honen azken eguneratzea: 2022