Kazetaritzako graduduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Muntaketa eta Zinema Dokumentaleko diplomaduna, Madrilgo Zinema Institutuan. Zinema Institutuan ikasi bitartean, lehen film labur dokumentala egin du: Etxesagasti (postprodukzioan) Dokumentalista gisa, doluaren, absentziaren intimitatea erretratatzeko interesa du, ahozko eta filmetako memoriaren zirrikituen bidez, orainaldiarekin kontrastatuta. 2021. urteaz geroztik, bideo editore gisa egiten du lan Morgancrea ekoiztetxean, eta hainbat proiektutan hartu du parte, 2021eko Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioaren ikus-entzunezko estaldura nabarmenduta. Gaur egun, Zinemaldiaren artxibo historikoaren kudeaketan egiten du lan.
Profil honen azken eguneratzea: 2022