Ekoizlea, editorea eta zinema kritikaria da; Kazetaritza ikasi zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan; eta ikasketak egin zituen ere Arte Zinematografikoen Eskola Nazionalean. Gazteen Epaimahaiko eta Kritika Tailerreko kidea izan zen, Mar del Plana Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 33. edizioan. Zinemari eta ikus-entzunezko hedabideei buruzko testuak argitaratu ditu Código eta Revista Icónica aldizkarietan, Time Out atarian eta Milenio egunkarian, baita Cuadernos de Crítica 01. Un nuevo mapa latinoamericano liburuan ere. 2017. urtean, FICUNAMen lehen Ikus-entzunezko Kritika Lehiaketa irabazi zuen, eta MICGénero jaialdiaren Gazteen Epaimahaiko kide izen zen. Bi film labur zuzendu ditu, Mexikoko hainbat jaialdietan eman dituztenak, eta Kazetaritzako eta Diskurtsoaren Teoriako irakaslea izan da UNAMen eta Mexiko Hiriko Unibertsitate Autonomoan. Orain dela gutxi, zinemaren koloreari buruzko ikasketak egin ditu Zinema Goi Eskolan (CDMX).
Profil honen azken eguneratzea: 2022