Paula García Castro

Archivo
Paula García Castro (C05 (2022-2023))

Txikia zenean bere buruaren bideoak grabatzen zituen etxean bakarrik geratzen zenean, eta artxibo handi bat sortzen joan da urteetan zehar, era guztietako bideoekin. Interes handia izan du betidanik familiako etxeko materialean eta haren zaintzan, digitalizazioan eta bilketan. 2021. urtean, Zinematografian eta Ikus-entzunezko Arteetan graduatu zen TAI eskolan, eta bertan, muntaketa ezagutu zuen, bai eta haren adierazpen balioa ere, zinema sorkuntzaren barruan. Grabatutako memoriari buruzko GRALa egin zuen familiako materiala erabilita (liburuak, gutunak, argazkiak, filma…), amaren aldeko amona hobeto ezagutzeko asmoz. Gazteen Epaimahaiko kidea izan da bi urtez, Donostiako Zinemaldian. 2018. urtean, Ey, existimos! ikus-entzunezko kolektibo feministaren sortzaileetako bat izan zen, eta horren bidez, Festival Autogestionado de Creadoras Emergentes jaialdia antolatu zuten, Madrilen. Madrilen egindako egonaldian, bere alderdi musikala garatzen hasi zen. Gaur egun, asko interesatzen zaio animazioen, ilustrazioen eta collage digitalen sorrera. Hala, diziplina horietan prestatu da, eta proiektu txiki pertsonalak hasi da lantzen.

Profil honen azken eguneratzea: 2022