Catalina Giordano

Archivo
Catalina Giordano (2022-2023)

Buenos Aires eta Bartzelona artean bizi da, eta argazkilari, ikus-entzunezko errealizadore, arte zuzendari eta ilustratzaile gisa lan egiten du. Creadores de Imágenes sarearen (argazki ikerketari eta ekoizpenari buruzko tailerren Latinoamerikako sarea) Bartzelonako egoitza koordinatzen du, baita Hasta Las Tetas ere (ikus-entzunezko zinema ziklo transfeminista bat, zirkuitu hegemonikoetatik kanpo geratzen diren materialak erakusten dituena). Musikan ere aritzen da, eta 2021ean Terrario izeneko pop esperimentaleko lehen EPa atera zuen, Lidna izenpean. Era askotako tailer, ikastaro eta mintegitan parte hartu izan du bere ibilbide artistikoan, askotariko gaien inguruan, hala nola argazkia, idazketa, artxiboko materialetan oinarritutako ikus-entzunezko errealizazioa, pintura eta ilustrazioa.

Profil honen azken eguneratzea: 2022