Verónica Boggio

Archivo
Verónica Boggio (2022-2023)

Antropologo bisuala da, eta esperientzia handia du ikerketa etnografikoan eta ekoizpen kulturalean. Peruko Pontificia Universidad Católican Antrologo Kultural gisa graduatu ondoren, Sormen Dokumentalari buruzko master bat egin zuen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Kultura Ondare Immateriala Zaintzaren Kudeaketari buruzko graduondoko bat, Cordobako Unibertsitate Nazionalean (Argentina). Haren jarduera erabat diziplinartekoa da; hala, Amazoniari eta komunikazioari buruzko gaiak ikertzeaz gainera, soinuzko eta ikusizko ekoizpenak ere egin ditu, kultura ondare immaterialari, bideo parte hartzaileari, soinu paisaiari eta dokumentalari lotutako proiektuetan. Unibertsitateko irakaslea, Dinamo kultura elkartearen sortzailea eta Peruko soinu ikerketen GRISPeru ikertaldeko kidea ere bada. 2017. urteaz geroztik, Peruko amazoniari buruzko zinema ari da ikertzen, PUCPren Riva-Aguero Institutuaren laguntzaz eta Peruko Kultura Ministerioren Ikus-entzunezko, Fonografia eta Hedabide Berrien Zuzendaritzak zinema eta ikus-entzunezko ikerketarako emandako finantzaketaren bidez.

Profil honen azken eguneratzea: 2022