Lucía Dellacha

Comisariado
Lucía Dellacha (2022-2023)

Buenos Airesen bizi den ekoizlea, zuzendaria eta argazkilaria. Zinema Unibertsitatean (Buenos Aires, Argentina) argazki zuzendaritzako ikasketak egin zituen. Proiektu ugaritan lan egin zuen: film luzeei dagokienez, Mara Pescio-ren “Ese fin de semana” (2021), Fernando Meirelles-en “Los dos papas” (2019) eta Mateo Bendeksy-ren “Los miembros de la familia” (2019); serieei dagokienez, Daniel Burman-en “Iosi, el espía arrepentido” (2022), Mariano Cohn eta Gastón Duprat-en "El encargado" (2021), eta Martín Piroyansky-ren “El Galán de Venecia” (2017), besteak beste. Gerónimo Gassmann-en "Camiseta's" (2020) bideodantzaren ekoizle exekutiboa izan zen; proiektu horrek Arteen Funts Nazionalaren eta Haroldo Conti Memoriaren Kultur Zentroaren babesa du, eta hainbat jaialditan izan da munduan zehar. Bi film labur zuzendu ditu: “No estaba lista para tu amor” (2022) eta “Fin de semana” (2017).

Profil honen azken eguneratzea: 2022