Nicolás Turjanski

Creación
Nicolás Turjanski (C05 (2022-2023))

Errealizazio Zinematografikoa ikasi zuen Esperimentazio eta Errealizazio Zinematografikoko Eskola Nazionalean (ENERC), eta Di Tella Unibertsitateko Zinema Programan parte hartu zuen 2020an, baita Lodzeko Unibertsitateko Essay Film Studion ere, 2021ean. Honako film labur hauek zuzendu ditu: Esta herida cuando no cicatriza se vuelve piedra, ¡El archiduque debe morir!, El gráfico, Los confidentes, Letters to Kuno, Máquina de café eta beste hainbat, eta honako jaialdi hauetan eman eta saritu izan dituzte: BAFICI, Mar del Plata, KINOKI, eta nazioko, eskualdeko eta nazioarteko beste hainbatetan. Zinemako, bideoklipetako eta serieetako zuzendaritza taldeen barruan lan egin izan du, baita publizitateko erreferentzia lanak eta aurreprodukzioa egiten ere. Zientziarekiko interes handia izaki, Buenos Aireseko Unibertsitatean Fisikako ikasketak ere hasi zituen. Bere azken ikerketak dokumentalen, saiakeren eta artxiboko materialarekiko esku hartzeen ildora bideratu dira, ikus-entzunezko narrazioaren eragiletzat. Gaur egun, XXI. mendeko polizia generoari buruzko saiakera filmiko bat garatzen ari da.

Profil honen azken eguneratzea: 2022