Celeste Rojas Múgica

Creación
Celeste Rojas Múgica (C05 (2022-2023))

Artista bisuala eta errealizadorea zineman, Argazkilaritza Profesionalean tituluduna (Arcos, Txile), Argazki Zuzendaritzan diplomaduna eta Zinema Programako graduduna (Torcuato Di Tella unibertsitatea, Argentina). Bere obran Hego Konoaren historia politikoko hainbat gertakari ikertu ditu, memoriaren, indarkeriaren eta lurraldeari buruzko imajinarioen arteko loturaren bitartez. Irudiarekin eta artxiboarekin lan egiten du, esperimentatzeko eta hausnartzeko bitarteko gisa, bere erabilera sozial eta politikoen inguruan eta fikzioaren eta dokumentuaren arteko mugei dagokienez. Latinoamerikako arte bisualetan eta argazkigintzan espezializatutako Rolf Art galeria da bere obraren ordezkari.

Profil honen azken eguneratzea: 2022