2011n Arte Dramatikoko Diziplina Anitzeko Eskolan (EMAD) sartu zen, eta arte eszenikoetako argiztapenean eta eszenografian espezializatu zen. 2018. urtean EICTVn sartu zen eta, gaur egun, Zuzendaritzako karrerako azken urtea egiten ari da Dokumentalen Katedran. 2021ean Berlinale Talents Buenos Aireseko edizioan parte hartzeko hautatu zuten, Las Hortensias opera primarekin; film luze baterako proiektua da, eta garapen fasean dago. La Isla Sumergida proiektu dokumentala Sheffield Doc-eko Waterbear Pitch-en finalista izan da, Ingalaterran. 2019az geroztik, Revista Film aldizkarian kolaboratzaile lanetan ari da; zineman espezializatutako Uruguaiko aldizkaria da, eta zinematografia garaikideko pertsona garrantzitsuei elkarrizketak egiten dizkie.
Profil honen azken eguneratzea: 2022