Juliana Arana Toscano

Comisariado
Juliana Arana Toscano (C06 (2023-2024))

Kultur ikuslea, programatzailea eta kudeatzailea. Bogotarra da, baina Murtzian bizi da. Bogotako Nazioarteko Dokumental Erakusketaren (MIDBO) programazio taldeko partaidea da, eta jaialdi horretan lan egiten du 2017az geroztik. Hezkuntzan graduatu zen (Humanitateak: espainola eta hizkuntzak espezialitatea), Kolonbiako Unibertsitate Pedagogiko Nazionalean (2012), eta Zinema Dokumentalean diplomatu zen Madrilgo Zinema Institutuan (2016). Zinema zirkulazioa, erakusketa espazioetarako sarbidea eta espazio horiek publikoarekin duten harremana interesatzen zaizkio. Ikerketari dagokionez, zinemak eta zinemagileek gorputzekin, memoriarekin eta etxeko espazioarekin duten harremanari buruz dituen kezkak lantzen ditu. 2021az geroztik, ALADOS Kolonbiako Dokumentalisten Korporazioko kidea da.

Profil honen azken eguneratzea: 2023