Diseinua eta komunikazio bisuala ikasi zuen UNAMeko Artea eta Diseinua Fakultatean. 2016az geroztik, filmak zaharberritzeko hainbat proiektutan parte hartu du UNAMeko Filmoteca erakundearekin eta Zineteka Nazionaleko “Elena Sánchez Valenzuela” laborategiarekin; besteak beste, nabarmentzekoak dira film hauek: Tepeyac (José Manuel Ramos, Carlos E. González, Fernando Sáyago, 1917), Pueblerina (Emilio Fernández, 1949), Mecánica Nacional (Luis Alcoriza, 1972), Río Escondido (Emilio Fernández, 1948), Tiburoneros (Luis Alcoriza, 1962) -proiektu honetan parte hartzearen harira, mahai bat aurkeztu zuen Arcadia zaharberritutako zinema jaialdian 2019an-; bai eta Los que hicieron nuestro cine (Alejandro Pelayo, 1983-1985) telesaila ere. 2020 eta 2023 artean, proiektuburua izan da film hauek zaharberritzeko lanetan: La Sombra del Caudillo (Julio Bracho, 1960), Rosa blanca (Roberto Gavaldón, 1961), Los Caifanes (Juan Ibañez, 1967) eta El Bulto (Gabriel Retes, 1991). Hainba ikastaro egin ditu Mexikoko zinemaren historiari, Ingmar Bergmanen zinemari eta estatubatuar zinemari buruz.
Profil honen azken eguneratzea: 2023