Marga Almirall Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da (UAB), Ikus-entzunezko Muntaketako graduondokoa dauka (UPF), Dokumental Feministaren Laborategia ere egin du (La Bonne) eta teoria, kritika eta praktika zinematografikoari buruzko ikastaroak ere egin ditu. 2016az geroztik, Drac Màgic ikus-entzunezko baliabideak sustatzen dituen kooperatibaren edukien arduraduna da, beste batzuekin batera. Bertan, Construir Mirades ikus-entzunezko lengoaietan prestatzeko hezkuntza proiektuan, Pack Màgic haurrentzako filmen banatzailean eta Bartzelonako Emakumeen Filmen Nazioarteko Erakusketan lan egiten du, besteak beste. Zinemagile gisa, batik bat jabetze muntaketan lan egin du, Estimada (vida) diària (2016) bideo saiakera egin du eta Marta Nietorekin batera zuzendari gisa La carcajada de la medusa (2018) eta De un cuerpo a esta parte (2019) lanak. Elena Universo (2018) film laburra zuzendu du. Lan hori estatuko eta nazioarteko hainbat jaialditarako aukeratua izan da eta Alcances zinema dokumentalaren jaialdiko epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen. Bere azken film laburrak, Lo que aún nos baila (2021), Manlleuko Jaialdiaren garapeneko film laburren sariaren babesa jaso zuen, eta Catalan Films-eko ShortCat 2022 programarako aukeratu dute. Gaur egun, Somorrostro en tres actos lana amaitu berri du. Ikus-entzunezko obra hori CCCB eta Dones Visuals erakundeek ekoitzitako “Sinfonías de la ciudad” proiekturako egin du. Zinemagile gisa egindako obrak lehen pertsonako narrazioen eraikuntza eta irudiak oroimenaren eraikuntzan duen zeregina aztertzen ditu. Familiako artxiboetako irudiekin, egunkari pertsonalekin eta found footage muntaketarekin lan egin du. Bere lanaren oinarria collagea eta materialen nahasketa da, zinema bizitzatik bereizi ezin den zerbait bezala ulertzen duten saiakera lanak eta lan esperimentalak eraikitzeko.
Profil honen azken eguneratzea: 2023