Ikus-entzunezko muntatzailea eta irakaslea da. Argentinako Esperimentazio eta Errealizazio Zinematografikoko Eskolan (Enerc) ikasi zuen. Muntatzaile gisa, dokumentalen generoan espezializatu zen. 2019an, dokumentalak egiteko tailer bat sortu zuen, “La Paloma audiovisual”, Buenos Airesko probintziako (Argentina) espetxe-unitate bateko kideentzat. Gainera, arte bisualei buruzko prestakuntza eta interesa du. Argentinako artista garaikideen ikus-entzunezko lanetako muntaketak egiten aritu zen. Prestatzen jarraitzen du, eta zinemako zein arte garaikideko eta estetika latinoamerikarretako tailer, mintegi eta jaialdietan parte hartzen du.
Profil honen azken eguneratzea: 2023