Montbrió del Camp-en jaioa, Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatean. Ikasten ari zela, ikus-entzunezko materialen babesarekiko interesa garatu zuen, eta Colla Joves Xiquets de Valls-eko artxiboan egin zituen curriculum-praktikak. Bertan, erakundeak castellerren inguruan zeukan ikus-entzunezko funtsa sailkatu eta digitalizatzeaz arduratu zen. Tarragonako REC Nazioarteko Zinema Jaialdiko "Jóvenes Programadores"en (Gazte programatzaileak) lehen edizioan ere parte hartu zuen.
Profil honen azken eguneratzea: 2024