Josué García Gómez

Archivo
Josué García Gómez (2024-2025)

Zinegilea eta artista bisuala. 2011n Arte Plastikoen Leopoldo Romañach Eskola Profesionalean graduatu zen Santa Claran, margolaritzaren espezializazioan. 2021ean, Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Arteko Goi-mailako Eskolako Ikus-entzunezko Komunikabideen Arte Fakultatean (ISA), Habanan (Kuba).

Archivistas Salvajes kolektiboa sortu zuen Lucía Malandro eta Daniel D. Saucedo zinemagileekin eta Fabio Quintero kazetariarekin batera, eta Kubako zinemagintza amateurraren lehen artxiboa sortzen ari dira gaur egun, "Los Subterráneos". Artxibo horren helburua da Kubako historian zinemagintza amateurrari lotutako film eta dokumentuak babestea.

Aurrekontu oso baxuekin, ez-ohiko narratibekin eta esperimentazio formalekin jokatzen interesaturik dago. Bere film immertsiboak zentzumenen esplorazioan ardaztu ohi ditu, animazioa eta beste teknika batzuk eta muntaia-baliabideak erabiliz. Filmok hizkuntza zinematografikoarekiko jolas horren bidez estimulatutako esperientzietan murgiltzen dute ikuslea. Haren azken lanak artxibo-lanetan daude ardaztuta, denboraren aztarna, utzikeria eta nazioaren memoria galdua jorratzeko tresna gisa.

2015ean Txileren Kubako enbaxadak eta Muestra Joven ICAIC-ek antolatutako eta Carlos Bleycher eta Gabriel Osorio animatzaile txiletarrek emandako "Guión para la animación" tailerrean hartu zuen parte. 2018an, Paul Bush, Barry Purves eta Jonathan Hogdson animatzaile britainiarrek EICTVn emandako "Cuba-Anima" tailerrean parte hartzeko hautatu zuten. 2020an NYUren (New York University) Tisch Schools of the Art dokumental-ikastaroan hartu zuen parte, Kubako Ludwig Fundazioan. Docmonde "Recontres internationales du film documentaire" tailerraren 8. edizioan (Guyana Frantsesa, 2022) parte hartzeko ere hautatu zuten. Horrez gain, NYU Orphan Film Symposium-en (New York, AEB, 2024) parte hartzeko hautatu zuten Archivistas Salvajes kolektiboarekin.

Profil honen azken eguneratzea: 2024