José Emilio González Calvillo

Comisariado
José Emilio González Calvillo (2024-2025)

Mexiko Hirian jaio nintzen, 1997an. Hizkuntza eta Literatura Modernoen Lizentzia (Letra Ingelesak) ikasi nuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Filosofia eta Letren Fakultatean, eta titulua jasotzear nago “This Simulation is Not as the Former”. Una evaluación introductoria del filme Viola de Matías Piñeiro (2012) tesinarekin. Munduko Zinearen Historian diplomatu nintzen Filmategi Nazionalean, eta zineari buruzko hamarnaka ikastaro, tailer eta mintegitan hartu dut parte zenbait erakundetan, hala nola Arte Zinematografikoen Eskola Nazionala, Cinefilias, Otros Cines, Mexikoko Espainiako Kultura-etxea eta Casa Negra. Kritika zinematografikoa idazten dut El Cine Probablemente aldizkari inprimatuan, baita photogénie, Butaca Ancha, Correspondencias. Cine y pensamiento,  Icónica eta F.I.L.M.E Magazine hedabide digitaletan ere. 2023an, Háblame cantadito: las múltiples posibilidades de la lengua en el cine mexicano 1940-1960 atala argitaratu nuen Espectáculo a diario. Ensayos sobre el cine clásico mexicano 1940- 1969 liburuan. Atal horrek Locarnoko Nazioarteko Zinemaldiaren atzerabegirakoa lagundu zuen urte hartan. 2022az geroztik, Bogotako Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko (BOGOSHORTS) programazioaren koordinatzailea naiz, eta Nazioarteko Lehiaketaren Hautaketa Batzordeko kide, dokumentalen, obra esperimentalen eta animaziozkoen kategorietan. Horrez gain, Black Canvas (2021) jaialdiko epaimahai gaztean, Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldiko (2022) Talents Press-en eta Film Fest Gent-eko (2023) Young Critics Workshop-en parte hartzeko hautatu naute. Ingeleseko irakaslea eta itzultzailea ere banaiz.

Profil honen azken eguneratzea: 2024