Belén Mallol (Santiago, Txile, 1996) diziplina anitzeko artista da, eta, besteak beste, bideoa, ilustrazioa eta edizioa erabiltzen ditu euskarri gisa. Haren ikus-entzunezko obrek musikalak, dokumentalak eta abar hartzen dituzte, eta beti ari da adierazpen-modu berriak esploratzen.
Haren lanaren ardatzak dira narratiba ez-bitarrak/ez-gizatiarrak esploratzeko abagunea ematen duten espazioak sortzea eta askotariko denborazkotasunetara irekitzea. Horrez gain, Videoclub-en zuzendari eta antolatzailea ere bada. Ikus-entzunezko obra esperimentalak hedatzeko ekitaldi eta plataforma bat da Videoclub, eta aukera artistiko eta komunitarioak areagotzeko eta aniztasuna eta berrikuntza kulturala sustatzeko konpromisoa du.
Profil honen azken eguneratzea: 2024