1996, Bogota, Kolonbia. Zinegile eta artista da, eta Bogotako Unibertsitate Nagusian graduatu zen. Zinearen eta hitzaren arteko elkarguneak, familiako autofikzioak eta dokumentalen eta fikzioaren ideia eztabaidatzen duten taularatzeak esploratzen ditu. Askotariko materialak lantzen ditu; hala nola, posta-trukeak, familiako kontaketa osatugabeak eta bertsio ofizialak zalantzan jartzen dituzten une historikoak. Hainbat proiektu hibrido eta dokumentaletan aritu da zuzendari, ekoizle, argazki-zuzendari eta zuzendari laguntzaile gisa. Haren film laburrak zenbait zinema-jaialditan saritu eta proiektatu dituzte; adibidez, Bogoshorts, Cinemancia, FICUNAM eta Visions du Réel-en.
Profil honen azken eguneratzea: 2024