Marlon Weber Berlingo zinegile eta argazki zuzendaria da. Bere interesak hiria eta naturaren gatazka, norabide-aldaketa supernaturalak eta laguntasuna dira, eta 16 mm-ko filmekin lan egitea du gustuko. Gaur egun, unibertsitate-gradua amaitzen ari da Hanburgoko Arte Ederren Unibertsitatean (HFBK), Angela Schanelec-en ikuskaritzapean. 2022an, Buenos Airesko Zinema Unibertsitatean ikasi zuen urtebetez, eta bertan hasi zen genero-filmekin esperimentatzen. Garai hartan ekoitzitako Dos amigos vuelven a casa solos de noche film laburra Oberhausen-eko Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian eta Kurzfilm Festival Hamburg-en eman zuten. Halaber, argazki zuzendari gisa egindako lana DOK Leipzig eta FIPADOCen proiektatu zuten. Bi lagun eta bi kolaboratzailerekin batera, Geister Film film-kolektiboa sortu zuen Hanburgon, elkarri obra independente eta pertsonalak sortzen laguntzeko. Gaur egun, bere gradu-amaierako filmaren postprodukzioan ari da lanean, hain zuzen, banpiroen inguruko 16 mm-ko film batean.
Profil honen azken eguneratzea: 2024