Sao Paulon jaio eta hazi nintzen. Ikus-entzunezko ikasketak urtebetez egin ondoren, zinema ikastera joan nintzen Bartzelonara, eta han Soinuan eta Muntaian espezializatu nintzen. Muntatzaile eta sonidista gisa lan egin nuen hainbat proiektutan, luzeetan eta laburretan, fikzioetan eta dokumentaletan. 2022an Bande à Part eskolan graduatu ondoren, postprodukzioko eta soinuko koordinatzaile eta irakasle lanetan hasi nintzen.
Bartzelonan proiektu, zeregin eta erakusketekin izan nuen harremana, eta, horiei esker, zinema hedatuarekiko eta baliabide digitalen berezko irudi- eta soinu-aukerak ustiatzen eta nahasten dituzten instalazioekiko interesa areagotu egin zitzaidan.
Profil honen azken eguneratzea: 2025