Fernando Moreira Curitibako (Brasil) zinemagilea da, eta Ekonomian lizentziatua da Paranako Unibertsitate Federalean. Ikastaroak eta tailerrak egin zituen Carlos Reygadas, Kleber Mendonça Filho, Carlos Ebert, Pablo Useros eta Karen Akerman-ekin, eta Zinema Errealizazioko Egoitza MIS-SPn. 2014an Ambiência taldea sortu zuen beste batzuekin batera, eta zazpi urtez jardun zuen zuzendari, argazki zuzendari eta zuzeneko soinu teknikari gisa hainbat film laburretan eta ikus-entzunezkoen arloko beste esperimentu batzuetan. Halaber, Núcleo Criativo Aqui e Lá taldean lan egin zuen gidoilari laguntzaile gisa. Ikus-entzunezko erregistroa ekintza politikoarekin uztartzea bila du egilearen lanak, eta Nossas Sarearen, Renato Freitas politikariaren eta Segredo do Artesão herrixkarekin kolaboratu du. Hezitzaile gisa lan egin zuen Marginais Narrazio Tailerretan, Curitibako Dona Cida barrutian (Parana) eta Xapuriko (Acre) hezkuntza sare publikoko nerabeentzako tailerretan. Fikziozko filmen zuzendari gisa, bi film labur egin zituen, “Geladeira” (2015) eta “A Mão Invisível” (2024), Olhar de Cinema IFF eta Portland Film Festival zinemaldietan eskainitakoak. Gaur egun fikzio proiektuen garapenean eta ikerketa gailuetan sakontzean jartzen du arreta, baita fikzioaren zentzugabekerian ere.
Profil honen azken eguneratzea: 2025