Berriak /

P. Adams Sitneyk hitzaldi bat emango du EQZEn

EQZEren eskutik emango duen hitzaldian, historialari estatubatuarrak ibilbide kronologiko zabal bat egingo du abiapuntua programazioaren diseinuak ikusleak entretenitu eta estimulatzea helburua zuenetik, zinemagile jakin batzuen inguruko programazio espezifikora eta Anthology Film Archives-en inguruan kanon filmiko berri baten ezarpenera arte.

2018/02/21
1961. eta 1998. urte artean egindako film labur hautaketa baten bitartez ilustratuko du bere 50 urteko esperientzia
P. Adams Sitneyk hitzaldi bat emango du EQZEn

Abangoardiako zinemaren historialari garrantzitsuena askoren iritziz Sitney-k Anthology Film Archives erakundea sortu zuen 1970 urtean Jonas Mekas, Peter Kubelka, Jerome Hill eta Stan Brakhage-rekin batera.

1963an Exposition of the New American Cinema erakusketa Europara ekarri zuenetik, P. Adams Sitney abangoardiako zinema amerikarrari buruzko ehunka programaren komisario izan da, zinema independentearen eta esperimentalaren profeta handietako bat izatera iritsi arte. XX. mendearen bigarren erdialdeko zinema ulertzen laguntzen diguten kontzeptu, ideia eta teoria asko, hala nola zinema estrukturalaren definizioa, 50 urte luzez ikertzaile, kritikari eta komisario gisa egindako lanari zor dizkiogu. Izan ere, bere liburu Visionary Film (Oxford University Press, 1974) obra begitazioduna izan zen berez, eta oraindik ere abangoardiako zinema estatubatuarraren erreferentziazko eskuliburua da.

Elías Querejeta Zine Eskolak adituari proposatu dio hautatu dezala programa ideal bat, programatzaile, komisario, kritikari eta ikusle gisa eman dituen 50 urteak ilustratu ditzakeena. Hauxe da emaitza: zinema esperimentalari buruzko ikastaro trinko bat, ibilbide autobiografiko bat zinema garaikidean funtsezkoa den figura baten bizitzan zehar, eta zinema esperimental onenaren antologia bat, 1968tik 1998ra bitarteko obrekin.

Tabakalera, Festival Punto de Vista eta Museo Reina Sofíaren laguntzarekin antolatutako hitzaldiak martxoaren 13an izango da, arratsaldeko 19:00etan Tabakalerako Z Aretoan. Sarrera librea da aretoa bete arte.

Abangoardiako zinema programazioaren mende erdia

Donostia emango duen hitzaldian, historialariak ibilbide kronologiko bat egingo du abiapuntua programazioaren diseinuak ikusleak entretenitu eta estimulatzea helburua zuenetik, zinemagile jakin batzuen inguruko programazio espezifikora eta Anthology Film Archives-en inguruan kanon filmiko berri baten ezarpenera arte.

Eredu horren kontrako erantzun kritikoenak ere aipatuko ditu (espezialki feministenak), zeluloidean proiektatzeko argudioen inguruan mintzatuko da (fomatu digitaleko proiekzioaren aurrean), eta zinemagintzan egindako aurreko lana zabaldu, zuzendu eta desafiatu zuen abangoardiako zinema amerikarraren barne-historia kontatuko du.

Saioaren programazioa honakoa izango da:

1. Bells of Atlantis, Ian Hugo (AEB, 1952, 10 min.)

2. Eaux D’Artifice, Kenneth Anger (AEB, 1953, 13 min.)

3. The Dead, Stan Brakhage (AEB, 1960, 11 min.)

4. Arabesque for Kenneth Anger, Marie Menken (AEB, 1961, 4 min.)

5. The Riddle of Lumen, Stan Brakhage (AEB, 1972, 13 min.)

6. Shift, Ernie Gehr (AEB, 1974, 9 min.)

7. Variations, Nathaniel Dorsky (AEB, 1988, 24 min.)

Lehena izan ezik, filmak 16 mm-tako kopietan proiektatuko dira.

­Biografia laburra

Askorentzat abangoardiako zinemaren historialari garrantzitsuena, P. Adams Sitneyk (1944, Connecticut) Yale Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Anthology Film Archives sortzaileetako bat izan zen, 1970ean eta, Jonas Mekas-ekin, Peter Kubelka-rekin, Ken Kelman-ekin eta James Broughton-ekin batera, Anthology Film Archives Essential Cinema hautapen-batzordeko kideetako bat izan zen.

New Yorkeko Unibertsitateko doktorego-programaren kideetako bat izan zen Zinematografia Ikasketen Sail berrian, 1970ean. Princetonera joan baino lehen, The Cooper Union­ for the Advancement of Science and Art-en ere irakatsi zuen. Estatu Batuetako Zinema Berriaren abangoardiako mugimenduaren kritikari eta intelektual nabarienetako bat izan da.

P. Adams Sitney honako lan hauen egilea da: Visionary Film: The American Avant Garde (Oxford University Press; lehenengo argitaraldia 1974, geroko argitaraldiak 1979 eta 2002), Modernist Montage: The Obscurity of Vision in Cinema and Literature (Columbia University Press, 1990), Vital Crises in Italian Cinema: Iconography, Stylistics, Politics (University of Texas Press, 1995, Oxford University Press-en argitaraldi berrikusia, 2013) eta The Cinema of Poetry (Oxford University Press, 2015); eta honako hauen editorea: Stan Brakhageren Metaphors on Vision (1963), Film Culture Reader (1970), The Essential Cinema: Essays on the Films in the Collection of Anthology Film Archives (1975), Avant-Garde Film: A Reader of Theory and Criticism (1978) eta Maurice Blanchot-en The Gaze of Orpheus and Other Literary Essays (1981).

Irudiak: © UnionDocs (Center for Documentary Art)