Berriak /
EQZEk APEX 2025 ekimenean parte hartuko du
Clara Sánchez-Dehesa, EQZEko Artxiboko espezialitatearen koordinatzailea, eta Juliana Príncipe, Daniel Ángeles Hernández eta Renata Arcos -eskolako ikasleak- APEX (Audiovisual Preservation Exchange) topaketaren 2025 edizioan parte hartuko dute. Topaketa Guadalajaran (Mexiko) izango da, maiatzaren 26tik ekainaren 6ra bitartean.

Beste zentro batzuetako ikasleekin eta NYUko MIAP programako ikasle ohiekin batera, ikus-entzunezko bildumen ebaluazioan eta funtsen katalogazioan arituko dira, besteak beste, Guadalajarako Zinemaldiaren Zinematekan, Jalisko Estatuko Liburutegi Publikoaren Irudi eta Soinu Artxiboan eta Guadalajarako Unibertsitatearen Irudi eta Soinu Departamentuan.
APEXek tailer irekiak eta eskola magistralak ere eskaintzen ditu, gai hauek jorratuz: zaintza, bildumen kudeaketa eta ikus-entzunezko artxibo eta bildumen iraunkortasuna finantzatzeko estrategiak.