Berriak /
"High River" filmak Cannesko Zinemaldiaren merkatuan parte hartuko du
Daniel Alegreteren lana ICAAren 2cool4school ekimenerako hautatu dute. High River Bilboko klub gay batean girotutako fikzioa da, 1983ko abuztuko uholdeen garaian. Film labur hau High filmaren garapenaren parte da.

Elías Querejeta Zine Eskola Cannesko zinemaldiaren 79. edizioan izango da, High River film laburrarekin. Filmaren egilea Daniel Alegrete da, 2024-2025 promozioko ikaslea.
Filma ICAAren (Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua) 2cool4school ekimenak aukeratu du. Ekimen honek urtero Estatuko zinema-eskoletako lanen hautaketa bat biltzen du zinema-jaialdiko Short Film Corner atalean. Programaren seigarren edizio honetan, High River ESCAC, ECAM eta UPVko beste hiru lanekin batera izango da.
High River fikziozko lana da, Bilboko High izeneko gay klub batean girotua, 1983ko abuztuko uholde katastrofikoen garaian. Film labur hau High filmaren garapen-prozesutik sortu da, Alegretek prestatzen ari den film luzetik, hain zuzen ere. Lan horrek D'A Film Festival, Márgenes eta Mostra FIRE laborategietan parte hartu du azken aldian.
Daniel Alegrete (Madril, 1993) Ikus-entzunezko Komunikazioan (UC3M) eta Artearen Historian (UNED) graduatua da, eta bere prestakuntza Sarajevo Film Academy-n eta MasterLAVen zabaldu du. 2025ean Sorkuntza masterra amaitu zuen EQZEn.
Cannesko zinemaldiaren 79. edizioa maiatzaren 12tik 23ra bitartean egingo da.