Manuel Asín (Zaragoza, 1978) Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa eta Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko Zinema Arloko arduraduna. Lehenago, Intermedio zine banatzaile eta liburu eta DVDen argitaletxearen zuzendaria izan zen (2010-2015). Programatzaile independente gisa, filmoteketarako, jaialdietarako eta erakunde artistiko eta zinematografikoetarako zikloak ekoitzi ditu, hala nola Espainiako Filmategia, Reina Sofía Museoa, Xcèntric-CCCB, Moreira Salles Institutua, Sevillako Europako Zinema Jaialdia, Tabakalera, CGAI, IVAC-Filmoteca de Valencia, Bilbao Arte, Zinebi, etab. Testuak argitaratu ditu nazioko eta nazioarteko aldizkarietan, hala nola Trafic, Cahiers du cinéma eta Caimán Cuadernos de Cine, non erredakzio-kontseiluko kidea baita. Jean-Marie Straub eta Danièle Huilleten zinemaren inguruko bi libururen hitzaurreen egilea eta editorea da: Escritos (2011) eta Hacer la revolución es también volver a colocar en su sitio cosas muy antiguas pero olvidadas (2016). Era berean, Guy Debord-en Contra el cine. Obras cinematográficas completas (1952-1978) liburuaren editorea da.
Profil honen azken eguneratzea: 2021