Irakaslea eta ikaslea da, eta bideoetako, bide digitaletako eta multimedia euskarrietako ondare kulturalaren kudeaketan, mantenuan eta zaintzan espezializatutako artista. 2003. urteaz geroztik New York University-ko zuzendari elkartua da Zinema Ikasketak Saileko Mugimenduzko Irudiaren Artxibategi eta Kontserbazioa programan. Bertan, laborategietako garapenaren eta komunikabide berriekin eta bideoekin zerikusia duen ikasketa-planaren buru da, eta ikasgai horren eta beste hainbat enborreko ikasgaien eskolak ematen ditu. Museoetan, liburutegietan eta artxiboetan egin du lan, bertako bildumak mantentzen. Audiovisual Preservation Exchange (APEX) programaren sortzailea da, eta artxibo komunitarioen kudeaketarako lantegi bat garatu du. Lantegiak AEBetan ezarpen handia du, eta mugak gainditu ditu Mexikora, Japoniara, Filipinetara eta beste hainbat herrialdetara iritsi arte. Bertan, tailerrak zuzendu ditu. The Emergence of Video Processing Tools:Television Becoming Unglued (Intellect Books, 2013) liburuaren koeditorea da, Kathy High-ekin eta Sherry Miller Hocking-ekin batera.
Profil honen azken eguneratzea: 2021