Ikus-entzunezko materialen artapen eta lehengoratzean espezialista, New Yorkeko L. Jeffrey Selznick School of Film Preservation eskolan ikasketak egin ondoren. Bertan, Haghefilm 2011 beka jaso zuen. Orobat da aditua ikus-entzunezko ondarean Madrileko Universidad Complutenseko Master bidez. Artapen lanak egin ditu hainbat proiektutan, Espainian ez ezik, Bolivian, AEBn eta Mexikon, eta Etxeko Zinemaren Sarea garatzen lan handia egin du. Egun, etxeko zinema eta zinema amateurra berreskuratzeko eta zabaltzeko xedea duen elkarte horretako zuzendari da. EQZEren Artxiboa saila koordinatzeaz gain eskolako ikerkuntza proiektuen ikuskapen teknikoaren arduraduna da.
Profil honen azken eguneratzea: 2021