Ricardo Matos Cabo

Komisarioa
Ricardo (Komisariotza / Tutorea)

Ricardo Matos Cabo programatzaile eta ikertzaile independentea da. 1999tik hainbat zinemaldi eta instituzioekin egiten du lan. Culturgest, DocLisboa, eta Cinemateca Portuguesarekin kolaboratu du. 2001 eta 2007 artean Lisboako Bienalaren zine programazioa komisariatu du eta Doc's Kingdom Zine Dokumentalaren Nazioarteko Mintegia antolatu du. Goethe-Institut London, Birkbeck Institute for the Moving Image / Essay Film Festival, Institute for Contemporary Arts [ICA], eta Tate Moderntzat proiekzioak komisariatu ditu. Berriki Ghent-en egiten den Courtisane Film Festivalekin egin du lan, baita Pariseko Cinéma du réel jaialdiarekin. Peter Nestler, Raymonde Carasco eta Régis Hébraud, Ogawa Shinsuke eta Pedro Costaren atzerabegirakoak antolatu ditu besteak beste.

Profil honen azken eguneratzea: 2021