Michel Gaztambide

Gidoilaria
Michel (Zeharkako irakasgaiak / Tutorea)

Zinema eta telebista gidoilaria. Hamabi bat film luze idazten parte hartu du: Behiak (Julio Medem), La caja 507, Bizitzaren orbanak eta Goya sari bat eskurarazi zion No habrá paz para los malvados (Enrique Urbizu), Chatarra (Félix Rotaeta), Ezinezko hizkuntza (Rodrigo Rodero) edo Petra (Jaime Rosales). Halaber, telebista sailetan ere parte hartu du (Gigantes, La línea invisible, Libertad) Mediaset eta Movistar kateetarako. Esperientzia zabala du irakaskuntzan, eta, EQZEn parte hartzeaz gain, ikastaroak eman ditu ESCACeko Gidoi eta zuzendaritzako masterrean, Nafarroako Unibertsitateko Gidoien masterrean, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko (Valentzia) Gidoien masterrean, eta Karlos III.a Unibertsitateko (Madril) Zinema eta telebistako masterrean. Gidoien arloko eskolak eta master class deritzenak eman ditu hemen: Bande à part (Bartzelona), CECC (Bartzelona), Pompeu y Fabra Unibertsitatea (Bartzelona), Gandiako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Karlos III.a Unibertsitatea (Madril), Larrotxene (Intxaurrondo, Gipuzkoa), SAROBE zinema aretoa (Urnieta, Gipuzkoa), Juan de Antxieta Gidoigintza Eskola (Bilbo), Lycée René Cassin (Baiona, Frantzia), SGAE (Valentzia. Bilbo. Bartzelona. Madril. Zaragoza), DAMA tutoretza (Madril), Fundación Carolina-Ibermedia tutoretza (Madril), etab. Hombre sin hombre (2002) film laburra zuzendu du eta hainbat poesia liburu idatzi ditu, hala nola Ternura blindada eta Moscas en los incunables.

Profil honen azken eguneratzea: 2021