Argazkilaritzako ondarearen kudeaketa-, kontserbazio- eta hedapen-arloan prestakuntza jasotakoa da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta argazkilaritzako ondarearen digitalizazio masterra egin zuen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. Argazkilari eta irakasle gisa lan egin izan du, eta bere esperientzia profesionala argazkilaritza-prozesu historikoetan eta laborategian zentratu da. Gaur egun Kutxa Fundazioaren fototekako argazki-funtsak kudeatu eta kontserbatzeko lanetan dihardu, baita Donostia Zinemaldiko argazki-artxiboak digitalizatzen ere.
Profil honen azken eguneratzea: 2023