Olimpia Pont Cháfer

Aholkularia

Olimpia Pont Cháfer aholkularia da zinemaren industrian. Jaialdien, erakustaldien eta banaketaren arloetan du, batez ere, esperientzia profesionala. Hainbat zinema ekitalditan kolaboratu du, hala nola Sarajevoko Jaialdian; MERCI Zinema Independentearen Azokan, Sevillako eta Valladolideko edizioetan; eta Koloniako European Work in Progress ekitaldian. 2008tik 2016ra, Coproduction Office nazioarteko salmenten enpresan lan egin zuen; 7 urtez zuzendu zuen salmenta departamentua. 2017an, European Arthouse Cinema Day ekimenaren nazioarteko koordinatzaile izendatu zuten, eta lan horretan jarraitzen du gaur egun. 2020. urteaz geroztik, TorinoFilmLab proiektuak garatzeko laborategirako lan egiten du; industria arloaren arduraduna da han. Aholkulari independente gisa parte hartzen du aldizka batzorde, hitzaldi eta mahai inguruetan, eta Piffl Medien alemaniar banatzailearentzako nazioarteko erosketak koordinatzeaz ere arduratzen da.

Profil honen azken eguneratzea: 2023