Lorena Soria

Zaharberritzailea
Lorena (Artxiboa)

Lorena Soria Iñiguez (Bartzelona, 1993) Artearen Historian graduatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. Ondare Kulturalen Kontserbazio eta Zaharberritze titulua ere lortu zuen dokumentu grafikoen espezialitatean, Kataluniako Ondare Kulturalen Kontserbazioko eta Zaharberritzeko Goi-mailako Eskolan. Gaur egun, Ondasun Higigarri eta Higiezinen Kontserbazio Prebentiboko Masterra ikasten ari da bertan. 2022an, material zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak babesten espezializatu zen Elías Querejeta Zine Eskolako Artxiboa graduondokoan.

Hainbat erakunde eta enpresatan egin du lan, ondare grafiko, dokumental, bibliografiko eta ikus-entzunezkoaren kontserbatzaile-zaharberritzaile gisa. Gainera, esperientzia dauka artxiboen eta dokumentalen kudeaketan, baita funtsen eta argazkien eta ikus-entzunezkoen bildumen deskribapen eta sailkapenean ere. Besteak beste, Bartzelonako Itsas Museoaren eta Kutxa Fundazioaren argazki-artxiboetan, Turingo Estatuko Artxiboan, ikus-entzunezko HAMACA plataforma esperimentalean eta Restauro del Libro-Abbazia di Santa Maria del Monte eta Dokuzain enpresetan egin du lan. Gaur egun, Donostiako Zinemaldiaren Artxiboaren kontserbatzaile eta teknikari gisa dihardu.

Profil honen azken eguneratzea: 2024