Berriak /

Camilo Restrepok "Marquer la limite" aurkeztu du

Film laburra, arabiar eta israeldarren arteko gatazkaren inguruko hausnarketa bat, La Chambre d 'ombres filmaren metraje argitaratu gabean oinarrituta egin da.

2024/04/18
Camilo Restrepok \

Marquer la limite lanak 1949. urtera itzultzen du begirada, armistizio arabiar-israeldarraren garaira, gatazkaren historiari buruz hausnartzeko, The Green Line (2004) Francis Alÿs artista belgikarraren performancearen bidez. Film  labur honen irudiak La Chambre d 'ombres pelikularako filmatutako eta argitaratu gabeko materialaren parte dira.

Argitalpen batek eta postprodukzio aldian dagoen film luze batek osatzen dute Elías Querejeta Zine Eskolan mamitutako La Chambre d'ombres proiektua. Bi produkzio horiek ibilbide bat itxuratzen dute artelanen, filmen, liburuen eta argazkien bidez, irudikapenak errealitatean duen eragina zalantzan jartzeko. Bai argitalpenak bai filmak, liburua osatzen duten 26 saiakeren eszenaratzea irudikatzen duenak, saiakera eta fikzioa bezalako narrazio bideak esploratzen dituzte, eta elementu bisualetan oinarritzen dira, hala nola marrazkian, argazkian, zineman eta dabilen irudian. 2024ko bigarren seihilekoan emango dira argitara proiektuaren bi bertsioak.

Filmak (5à7 Films, EQZE) Cinéma du Réel-en Works-in-Progress sailean parte hartu du berriki.