Berriak /

Goya Sarietarako bi izendapen lortu ditu "Estrany Riu"-k

Jaume Claret Muxarten lehen filmak Zuzendari Berri Onenaren eta Aktore Berri Onenaren sariak lortzeko lehiatuko da. Goya Sarien 2026ko banaketa-ekitaldia Bartzelonan egingo da, otsailaren 28an.

2026/01/13
Goya Sarietarako bi izendapen lortu ditu \

Estrany riu, Jaume Claret Muxart Elías Querejeta Zine Eskolako lehen promozioko ikaslearen lehen filmak, bi izendapen lortu ditu Goya Sarietarako. Filma Zuzendaritza Berri Onena eta Aktore Berri Onenaren sariak eskuratzeko lehiatuko da, Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak gaur arratsaldean jakitera eman duenez.

Iragarpen hau abenduan EQZEn garatutako film luzeak Kataluniako Zinema Akademiaren Gaudí Sarietarako zortzi izendapen lortu zituela jakin ostean dator. Kasu honetan, filmak kategoria nabarmenetan parte hartuko du, hala nola film onenaren, zuzendaritza berri onenaren eta argazki onenaren sailetan, besteak beste. Gainera, Claretek film labur onenaren sarirako aukera du La nostra habitació lanarekin, kategoria horretako lau ekoizpen finalisten artean kokatu baita.

Gaudí Sarien gala Bartzelonan ospatuko da otsailaren 8an; 20 egun geroago, leku berean, Goya Sariak banatuko dira.