Berriak /

"High River" filmak Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia irabazi du ZINEBI 68n

Bi sari kaso ditu Daniel Alegreteren High River filmak, eta beste bat Celeste Rojas Mugica eta José Jiménezen EXTERRA proiektuak, ZINEBIren 68. edizioan.

2026/11/27
\High River\ filmak Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia irabazi du ZINEBI 68n

EQZEn garatutako Daniel Alegreteren High River film laburrak Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia irabazi du. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren (ZINEBI) 68. edizioan. Nazioarteko epaimahaiak nabarmendu du filmak dotoreziaz jasotzen duela "desira eta arrisku giroa". Horrez gain, filmak Epaimahai Gaztearen Saria (UPV/EHU) ere eskuratu du.

High River 1983ko abuztuko uholdeen garaian Bilboko High klub gay batean girotutako fikzioa da. Film laburra Alegrete prestatzen ari den High film luzearen garapenan sortu zen. Aurten, Canneseko Short Film Corner-en parte hartu du, eta Kimuak 2026 katalogoan dago.

Jaialdiaren industria-foroan, ZINEBI Networking RTVE 2026 Saria Celeste Rojas Mugica (EQZEko ikaslea) eta José Jiménezen EXTERRA proiektuarentzat izan da. Garapen-fasean dagoen film luze dokumental honek Pinocheten polizia sekretuan botere handiena izan zuen emakumea du ardatz: Ingrid Olderöck. Abiapuntua haren etxeko patioan egindako indusketa bat da.