Erakunde-esparrua

arrow

Elías Querejeta Zine Eskolaren proiektua oso bestelako izaera duten erakunde, zentro eta enpresekin lankidetzan eraikitzen da: bultzatzen duten erakundeak; lurraldetik laguntzen dion euskal zinema-sarea; eta eskolan sortutako prestakuntza, ikerketa eta ekoizpena egituratzen dituen mapa zabalagoa.

EQZE Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak bultzatu eta finantzatutako ekimen publikoa da.

Eskolaren kontzeptualizazioan parte hartzen duten hiru zinema-eragileen topaketatik abiatuta osatzen da: Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia eta Tabakalera  Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. 

2019az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) berezko titulutzat hartzen ditu EQZEren prestakuntza jarraituko masterrak.

Elías Querejeta Zine Eskola Film Artxiboen Nazioarteko Federazioko (FIAF) kide elkartua da.

Euskal zinema-sarea 

Jarduera eta programa batzuk garatzeko, lurraldeko eragileen lankidetza eta babesa jasotzen dugu.

Praktika programetako zentro kolaboratzaileak 

EQZEk estatuko eta nazioarteko zentroen sare bat finkatu du, eta, zentro horiek, eskola osatzen duten erakundeekin batera, praktiketako eta lanbide-heziketako egonaldietako ikasleak hartzen dituzte.

Ikerketa-mapa 

Eskolako ikerketa-arloko proiektuak nazioarteko artxibo, unibertsitate eta ikerketa-zentroekin lankidetzan garatzen dira. Sare horri hainbat herrialdetako artxibo, filmoteka, jaialdi eta kultur zentroekiko loturak batzen zaizkie, ikasleen ikerketa-proiektuen bitartez sortuak.

Ekoizpen-baliabideak 

Sektoreko enpresa nabarmenen lankidetzari esker, irakaskuntzarako eta ekoizpenerako ekipamendua, materiala eta zerbitzu teknikoak eskuratzeko aukera daukagu.

Bekak eta ikasten laguntzeko programak 

Programa, beka eta jarduerei eusteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren eta Talent House ekimenaren laguntza ekonomikoa daukagu (Kinofabrika bekak eta euskal ikasleentzako bekak).