Mariano Llinás

Zinemagilea
Mariano (Sorkuntza)

Mariano Llinás (Buenos Aires, Argentina, 1975) zuzendari eta gidoilaria da, El Pampero Cine zinegile taldeko kidea –Laura Citarella, Alejo Moguillansky eta Agustín Mendilaharzurekin batera–. 2002an Balnearios izeneko lehenengo film luzea egin zuen. 2008an Historias Extraordinarias, bigarren filma, egin zuen, kritikak goratua eta Argentinan oihartzun eta ikus-entzule aldetik arrakasta handia lortu zuena. Bere azken film luzea, La Flor (2018), Baficiko azkenengo edizioan estreinatu zuen, eta sari nagusia irabazi zuen. Ondoren, nazioarteko oso jaialdi garrantzitsuetan hartu du parte, Locarnon, Toronton, New Yorken edo duela denbora gutxi Vienako Nazioarteko Zinemaldian (Viennale), arrakasta handia lortuz ikus-entzuleen eta espezializatutako kritikaren artean.

Profil honen azken eguneratzea: 2021