Katalunian eta Euskal Herrian lan egiten du. 2019an, Argazkigintza Zuzendaritzan graduatu zen ESCACen (Kataluniako Zinemagintza eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskola), ikasketa-beka bati esker, eta 2021ean Elías Querejeta Zine Eskolako Sorkuntza Masterra egin zuen. Haren lanak Locarno, Sitges, D’A, Márgenes eta beste zenbait jaialditan eman dituzte, baita Reina Sofía Museoan, Madrilgo Zinematekan eta Kataluniako Filmotekan ere.
Profil honen azken eguneratzea: 2024