Programa publikoak /

"Line Describing a Cone"

2018/10/31
  • Gonbidatuak: Erika Balsom
  • Prezioa: 3,5 €

Erika Balsomek aurkeztutako saioa

Line Describing a Cone (Anthony McCall, 1973) filmak konbentzio zinematografiko guztiak zalantzan jartzen ditu. McCall-ek 1974. urtean honakoa esan zuen: "film hau orainean baino ez da existitzen, proiekzioa gauzatzen den unean...".

Line Describing a Cone (Anthony McCall, 1973) filmak konbentzio zinematografiko guztiak zalantzan jartzen ditu. Puntu txuri bat hondo beltz baten gainean. Hori da hasiera. Ondoren, ordu erdiz, puntu hori zabaldu egingo da zirkulu bat bihurtu arte. Argi izpi hori eskultura koniko baten itxura hartzen du apurka-apurka. Ikusleak ez du ikuspuntu bakarra. Ez da eserlekurik eta ondorioz, lekuaren arabera argiaren sorta ere ezberdina da. 

McCall-ek 1974. urtean honakoa esan zuen: "film hau orainean baino ez da existitzen, proiekzioa gauzatzen den unean. Ez da ez erreferentziarik ondoren... espazioa reala da, ez erreferentziala; denbora reala da, ez erreferentziala". 

Erika Balsomek  (King's College / London) aurkeztutako saioa.