Programa publikoak /

Kamara armatu

2022/01/27 2022/12/16
Zikloa

Cartografía de un cine comprometido

Programa honek hainbat sute-foku jorratzen ditu, eta zinema gatazka bortitz bat eragin duen kausa baten zerbitzura jarri da. Horretarako, borroka horiek irudikatuko dituen kartografia eta gizarte-gatazken eta zinema-ekoizpen dibergentearen mekanismoen arteko loturei buruz hausnartzea ahalbidetuko duen mapa bat marraztea proposatzen dugu, bai estetikatik eta bai narratibatik.

Enkoadraketaren xedea, objektiboaren beharra eta gailuari heltzea su-arma bati edo zinemako kamera bati egotzi ahal zaio. Bi objektuen antzekotasun fisikoa kezkagarria izan daiteke. Hizkera komunean ere badaude bien arteko loturak: obturadorea disparatzen dugu, we shoot a film. Zinema-gailua muntatzea eta irudikatzen denari apuntatzea zinemarekin borrokarako bideak irekitzeko tresna bihurtu da zinegile eta mugimendu armatu askorentzat. 

Programa honek hainbat sute-foku jorratzen ditu, eta zinema gatazka bortitz bat eragin duen kausa baten zerbitzura jarri da. Horretarako, borroka horiek irudikatuko dituen kartografia eta gizarte-gatazken eta zinema-ekoizpen dibergentearen mekanismoen arteko loturei buruz hausnartzea ahalbidetuko duen mapa bat marraztea proposatzen dugu, bai estetikatik eta bai narratibatik. 

Ziklo horrek irudiek testuinguruan duten botereari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu, eta orainaldiarekin nola hitz egin dezaketen pentsatzera: irudiek oraindik espiritu iraultzaileari eusten diote? Hori pentsa daiteke hizkera zinematografikotik?

A(R)MAR LA CÁMARA  zikloa EQZE zentroko Komisariotza graduondokoko ikasleek proposatu dute, eta 2022an zehar egingo da

 

Programa:

Urtarrilak 27
Red Army/PFLP: Declaration of World War (Masao Adachi y Kôji Wakamatsu, Japonia, 1971, 71 min.)

Otsailak 24
Sambizanga (Sarah Maldoror, Angola,1973, 102 min.)

Martxoak 31
Il n'y aura plus de nuit (Eléonore Weber, Frantzia, 2020, 75 min.)

Apirilak 28
Still recording (Saeed Al Batal y Ghiath Ayoub, Siria, 2018, 122 min.)

Maiatzak 26
Historias prohibidas de Pulgarcito (Paul Leduc, Mexiko, 1980, 71 min.)

Ekainak 30
El enemigo principal (Jorge Sanjinés, Bolivia-Peru, 1973, 103 min.)

Irailak 30
"Corto-grafia de un cine comprometido"
Black Panthers (Agnes Varda, Frantzia, 1968, 31 min.)
Riot (Nathan Silver, 2015, EEBB, 4 min.)
November (Hito Steyerl, Alemania, 2004, 25 min.)
Specialised Technique (Onyeka Igwe, Erresuma Batua, 2018, 7 min.)
Irrintzi (Mirentxu Loyarte, Espainia, 1978, 12 min.)
Respiración oceánica (Izar Ocariz-en performancea)

Urriak 27
El cielo está rojo (Francina Carbonell, Txile, 2020, 75 min.)

Abenduak 8 
48 (Susana de Sousa Dias, Portugal, 2009, 93 min.)