#programacion_publica# /

Hipotesiak 2026 (Lehen jardunaldia)

“Anarchivos del Valle del Porma” proiektuko irudia
“Anarchivos del Valle del Porma” proiektuko irudia
2026/12/09
10:00 19:30
  • Lekua: EQZE Zinema
  • Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Master amaierako lanen aurkezpenak
Instalazioa
Proiekzioa

“Hipotesien garaia” Elías Querejeta Zine Eskolako hiru masterretako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituzten jardunaldiak dira.

Kasu gehienetan, osatu gabeko prozesuak dira eta forma desberdinak hartzen dituzte: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko planak eta ekintzak, ikerketa-proiektuak, argitalpen-proposamenak eta zinema-programazioko proposamenak, erakusketak, instalazioak eta garapen-fasean dauden filmak. Aurten, eskolako ikerketa-jarduerarekin eta ikasleek egindako lanekin lotutako izenburuen hautaketa batek osatzen du programa.


PROGRAMA OSOA DESKARGATU [pdf]

BESTE IKASTURTEETAKO PROIEKTUAK IKUSI

PROGRAMA

10:00-10:15

Ongi etorria


10:15-11:00

Zuharï

Andrea Alborch Martínez

FILMA

Maríaren ama hil da, eta orain bere komunitatea eta lurraldea begira ditu. Aurrez markatutako bidea du aurrean, baina tartean agertzen zaizkion bidegurutzeei eutsi nahian dabil.


11:00-11:45

Talleres pedagógicos ÑACAS (niÑos Arte y Cine entre Amigos Segureños)

Guillermo Biedma Pérez

DIZIPLINA ANITZEKO PROIEKTUA

Beti bihurtzen naiz ume etxera itzultzen naizenean. Ez dago Jaengo mendikateak baino zoriontsuagoa egiten nauen lekurik, gehien maite ditudanekin bat egiten baitut han. “ÑACAS” zinema tailer pedagogikoen proiektu bat da, haur menditarrentzat —etorkizuneko zinemagileentzat— maitasunez eginikoa.


12:30-13:15

--idle=yes // Faxinal das nuvens

Alexandre Kröner Moreira

DIZIPLINA ANITZEKO PROIEKTUA

Galdutzat jo diren denborek eta espazioek jarraitzen dute kable ibaietan eta datu fluxuetan barrena hedatzen. Batzuetan, leku horiek bideoan baino ezin dira bisitatu. Faxinal do Céu (Brasil) paisaia nebuloso, elektriko eta magnetiko bat da, topaleku bat, hiri-eskola bat eraikuntzan.


13:15-13:30

--idle=yes // Faxinal das nuvens instalazioaren irekiera


15:00-15:45

Anarchivos del Valle del Porma

Clara Nolla Aikin

DIZIPLINA ANITZEKO PROIEKTUA

Leongo Ekialdeko Mendilerroan dagoen Puebla de Lillo herriaren memoria bisual eta emozionalaren esplorazioa, filmen, argazkien, etxeko dokumentuen eta ahots grabazioen bidez.


15:45-16:30

¡Salta!

Zuzanna Gorczycka

FILMA

Krisi klimatikoaren eta desesperantza kolektiboaren pean gainbehera datorren hiri distopiko batean, Victoria izeneko neska bakarti batek lotura estua egiten du Sararekin, bizitzeko nahia berpizten dion ezezagun alai eta argitsu batekin.


17:00-17:45

Habitar la imagen. Diarios de resistencia

Palmira Sabaté

PROGRAMA PUBLIKOA

“Habitar la imagen” lanak Libanoko, Palestinako eta Egiptoko gatazka eta mobilizazio politikoko testuinguruetara hurbiltzeko moduak aztertzen ditu argazkigintzatik eta ikus-entzunezkoetatik. Proposatzen duen ibilbidean afektibitatea erresistentzia-eremu gisa eta begiratzeko, nork bere burua ezagutzeko eta jarrera hartzeko espazio gisa azaltzen da.


18:00-19:30

PROIEKZIOA

Autrement, la Molussie (Nicolas Rey, 2012, 81 min)

JB alemanez, azpitituluak ingelesez.

Ausazko ordenan proiektatzen diren bederatzi kapituluz osatutako filma, Günther Anders-ek 1932 eta 1936 artean idatzitako Die molussische Katakombe (Molusiako katakonba) eleberriko pasarteetan oinarritua. Molusia izeneko irudizko estatu faxista baten katakonbetan, presoek kanpoko munduari buruzko istorioak kontatzen dizkiote elkarri, alegia filosofiko eta politiko gisa.

“Fuera de campo: notas para la preservación de Autrement, la Molussie de Nicolas Rey” proiektuari lotutako emanaldia.



Aurkezpenak, proiekzioak eta gainerako jarduerak programan adierazitako orduan hasiko dira.

Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpen bakoitza hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu hura amaitu arte.

Programak azken orduko aldaketak izan ditzake. Sarrera librea da edukiera bete arte.