#programacion_publica# /
Hipotesiak 2026 (Laugarren jardunaldia)
10:00 19:00
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
“Hipotesien garaia” Elías Querejeta Zine Eskolako hiru masterretako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituzten jardunaldiak dira.
Kasu gehienetan, osatu gabeko prozesuak dira eta forma desberdinak hartzen dituzte: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko planak eta ekintzak, ikerketa-proiektuak, argitalpen-proposamenak eta zinema-programazioko proposamenak, erakusketak, instalazioak eta garapen-fasean dauden filmak. Aurten, eskolako ikerketa-jarduerarekin eta ikasleek egindako lanekin lotutako izenburuen hautaketa batek osatzen du programa.
PROGRAMA OSOA DESKARGATU [pdf]
PROGRAMA
10:00-10:45
2M
Nita Kruger Hidalgo
IKERKUNTZA PROIEKTUA
Mikroelektronikoen aroak mugimenduko irudi elektronikoa esku-ahurrean izatea ekarri zuen. Camcorder direlakoek, mende-aldaketako bideoak eta eramangarritasunak hainbat aurkikuntza uztartzen dituzte, Japoniako yankien okupazioari, finantza-burbuilei, Sonyri eta datu-base gisa artxiboak duen etorkizunari buruzkoak, besteak beste.
10:45-11:30
Espacio-tiempo. ¿Qué trae una pieza según cómo y desde dónde la vemos?
Carmina Frankel
IKERKUNTZA PROIEKTUA
Hurbilketa bat bisualizazio teknikoko teknologiekin sortutako film laburren eta arte digitaleko piezen emanaldira —teknologia hauek mundua ulertzeko gure moduaren gainean erabiltzen duten bitartekaritza teknikoa eta politikoa agerian jarri nahi duten obrak—, Jaime de los Ríos eta Keith Armstrongen piezekin eginiko entsegu pilotu baten bidez.
12:00-12:45
Uma Construção
Fernando Moreira
FILMA
Maria espiral labirintiko batean barneratzen da, koaderno baten eta haren irakurle desagertuen bila. Koaderno horrek erabat bereganatzen du irakurtzen duenaren adimena.
15:00-15:45
La memoria de una escuela. Diagnóstico y plan de preservación del fondo de la ESCIVI
Ane Garcia Sanchez
IKUS-ENTZUNEZKOEN BABESA
Proiektu honek Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako (ESCIVI) ikus-entzunezko funtsa aztertzen du: ikasleek euskarri magnetikoetan egindako praktikak, telebista-enkarguak, aparatuak eta aldizkariak. Funtsa inbentariatu eta haren historia berreraiki ondoren, ondare-balioa ebaluatzen du eta epe laburrerako babes-plan bat proposatzen du.
15:45-16:30
El cine crece bajo muchas miradas. Historia de la exhibición alternativa de Bilbao
Andrea Velasco Caderot
IKERKUNTZA PROIEKTUA
Proiektu hau Bilbo berraurkitzeko nahiaren inguruan egituratzen da, eta hiriaren zeharkako irakurketa bat proposatzen du, zinefiliaren eta emanaldi zinematografiko alternatiboaren gidaritzapean. Ikerketak arreta berezia jartzen du 70eko hamarkadatik aurrera zirkuitu hau sortu zuten kolektiboengan.
17:00-17:45
Rama negra
Rafael Federman (Federico Lastraren laguntzarekin)
FILMA
Buenos Aires, Rama Negra erreka, 1979. Diktadura garai betean, Marcelo, hogeita bederatzi urtekoa, Tigren antolatutako gay festa klandestino batera doa, bere bikotekidearen bila. Uhartean barneratu ahala, poliziaren sarekadetatik babesteko abilidade magikoak darabiltzaten gizonekin egiten du topo.
18:00-19:00
PROIEKZIOA
Made in USA (Christine y Kurt Rosenthal, 1975, 47 min)
JB gaztelaniaz.
1973ko kolpe militarraren aurretik eta ondoren Txileko bizitzari buruzko dokumental esperimentala. Film honen digitalizazioa 2026an egin da eta EQZEko “Bigarren eskukoa: berrerabilera eta desbideratzeak zinemagintza iberoamerikarrean” ikerketa-proiektuaren parte da.
Parte-hartzaileak: Carolina Cappa.
Aurkezpenak, proiekzioak eta gainerako jarduerak programan adierazitako orduan hasiko dira.
Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpen bakoitza hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu hura amaitu arte.
Programak azken orduko aldaketak izan ditzake. Sarrera librea da edukiera bete arte.