#programacion_publica# /
Hipotesiak 2026 (Zazpigarren jardunaldia)
10:00 17:45
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
“Hipotesien garaia” Elías Querejeta Zine Eskolako hiru masterretako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituzten jardunaldiak dira.
Kasu gehienetan, osatu gabeko prozesuak dira eta forma desberdinak hartzen dituzte: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko planak eta ekintzak, ikerketa-proiektuak, argitalpen-proposamenak eta zinema-programazioko proposamenak, erakusketak, instalazioak eta garapen-fasean dauden filmak. Aurten, eskolako ikerketa-jarduerarekin eta ikasleek egindako lanekin lotutako izenburuen hautaketa batek osatzen du programa.
PROGRAMA OSOA DESKARGATU [pdf]
PROGRAMA
10:00-10:45
Llevo a mi madre en todos los gestos que cargo
Sarah Fernandez Oks
ARGITALPENA
Proiektu kuratoriala, gorputza aztertzea proposatzen duena, oinordetzan jasotako keinuen artxibo bizi gisa eta memoria transmititzeko espazio gisa. Eusteko keinua ardatz artikulatzaile gisa harturik, aztergai du loturek, zaintzek eta memoriek gorputzak nola zeharkatzen dituzten, moldatzen dituzten eta belaunaldiz belaunaldi irauten duten.
10:45-11:30
Instrucciones para ver en la oscuridad
Andrés Monraz
ARGITALPENA
Mexikar bat zinema-eskola batean sartu da irakurtzeko eta idazteko. Denborarekin, eleberri bat idatziko du; bitartean, beste gauza batzuei buruz idatzi du: gerrak, ametsak, munstroak, zinema-aretoak, maitasuna. Hitz gutxitan esanda, idazketa-proiektu bat iluntasunean ikusteko.
12:15-13:00
Un rostre gira
Clara Amorós Ordás
FILMA
Perek eta Evak hogei urte baino gehiago daramatzate elkarrekin. Perek garai nahasiak bizi ditu eta erabaki bat hartzen dute: bidaia bat egitea haizearen santutegitik hurbil dagoen hotel galdu batera.
15:00-15:45
La californiada
Javier Antonio Bellato
FILMA
Eldarnio mistikoak dituen gizon bat alderrai dabil bi denboraren artean: XVII. mende amaierako Kalifornia mitikoaren eta egungo Behe Kaliforniaren artean. Asto bat du lagun, eremu arrotzean, non denbora gelditu egin dela dirudien eta Jainkoa isilik dagoen.
15:45-16:30
Aproximaciones
Manuel Hevia Carballido
PROGRAMA PUBLIKOA
Nola hurbiltzen gara zinemara? Nola hurbiltzen da zinema guregana? Nola erlaziona daitezke filmak euren artean? Galdera horiek “Aproximaciones” programazio ziklo konparatua gidatzen dute, zeinean, hainbat modalitate kuratorialetatik abiatuta, ustekabeko loturak ezartzen diren itxuraz heterogeneoak diren filmen artean.
17:00-17:45
Hiru iltze
Imanol Salaberria
FILMA
Mikel amonaren lagun onenaren hileta-elizkizunetara doa eta garai bateko bere parrokiako apaizarekin egiten du topo. Horrek bulkada bat sortuko du bere barnean, Lourdesera joateko eta, han, berarekin oheratuko diren apaizak aurkitzeko zita-aplikazio bat irekitzeko.
Aurkezpenak, proiekzioak eta gainerako jarduerak programan adierazitako orduan hasiko dira.
Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpen bakoitza hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu hura amaitu arte.
Programak azken orduko aldaketak izan ditzake. Sarrera librea da edukiera bete arte.