#programacion_publica# /
Hipotesiak 2026: Autrement, la Molussie (Nicolas Rey, 2012)
18:00 19:30
- Lekua: EQZE Zinema
- Hizkuntza: JB alemanez, azpitituluak ingelesez
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Autrement, la Molussie (Nicolas Rey, 2012, 81 min)
Ausazko ordenan proiektatzen diren bederatzi kapituluz osatutako filma, Günther Anders-ek 1932 eta 1936 artean idatzitako Die molussische Katakombe (Molusiako katakonba) eleberriko pasarteetan oinarritua. Molusia izeneko irudizko estatu faxista baten katakonbetan, presoek kanpoko munduari buruzko istorioak kontatzen dizkiote elkarri, alegia filosofiko eta politiko gisa.
“Fuera de campo: notas para la preservación de Autrement, la Molussie de Nicolas Rey” proiektuari lotutako emanaldia. Proiektua abenduaren 10ean, ostegunean aurkeztuko da, 17:00etan.
Proiekzio hau Hipotesiak 2026 programaren parte da.