#programacion_publica# /
Hipotesiak 2026: --idle=yes // Faxinal das nuvens
10:00 18:00
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
--idle=yes // Faxinal das nuvens (Alexandre Kröner Moreira)
Duela berrogeita hamar urte, Paranáko goi-ordoki garaienean, Brasilgo hegoaldean, Faxinal do Céu eraiki zuten, Iguazu ibaian zegoen zentral hidroelektriko bateko langileei ostatu emateko sortutako herria. Laurogeita hamarreko hamarkadan, Jaime Lerner arkitekto eta gobernadoreak herrixka abandonatua eskola-hiri bihurtu zuen. Esperientzia eraldatzaile eta kontraesankor hura bideoetan erregistratu zen, eta bideo horiek lanbrotik ateratzen dira gaur egun: irudi degradatu eta konprimatuak, hodei digitaletan gordeak, instalazio honek EQZEren pantailetara ekarri dituenak.
EQZE Zinema. Abenduaren 9tik 11ra eta 15etik 18ra, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Irekiera: abenduaren 9a, asteazkena, 13:15.
Instalazio hau Hipotesiak 2026 programaren parte da.