Proyectos de investigación /

This Film is Dangerous

Nitrato euskarrian aurkitutako bi filmen kopia bakarren zaharberritzea

"This Film is Dangerous" proiektuak nitrato euskarrian aurkitutako 1924. urteko bi filmen (Charles Giblyn-en The Price of a Party eta Die Vier letzten Sekunden des Quidam Uhl Robert Reinert-ek eginikoa) inguruko ikerkuntza zabal bat eta zaharberritze lan bat proposatzen du.

1948an, This Film is Dangerous (Ronald Haines) film hezitzaileak ohartarazi zuen nitrato euskarrian eginiko pelikulen arriskuaz, proiekzio kabina batean sortutako sute baten ondorioak azalduz. Kalkuluen arabera, zinema mutuaren garaiko ekoizpen zinematografikoaren % 80 inguru galdu egin da (nitrato euskarrian eginikoa, material oso sukoia).

This Film is Dangerous ikerketa proiektuaren helburua da nitrato euskarria duten materialen ikerketa eta zaharberritze digitala. Proiektuaren abiapuntua aurkikuntza harrigarri bat da: 1924ko data duten bi pelikula aurkitu dira Javier Odériz errealizadore nafarraren artxibo pertsonalean. Bata, The Price of a Party film estatubatuarra da, Charles Giblyn zuzendariarena, eta, AEBko Kongresuko liburutegiaren arabera, ez du kopiarik. Bigarrena, Die Vier letzten Sekunden des Quidam Uhl filma da, Robert Reinert zinemagileak eginikoa (espresionismo alemaniarraren aitzindarietako bat). Bigarren film horren lehenengo, laugarren eta bosgarren atalak Municheko Filmmuseum museoan gordeta daude.

Material horiekin eginiko lanak bi helburu bete nahi ditu: alde batetik, ikerketa bat egitea filmak eginak izan ziren testuinguru historiko, sozial eta estetikoari buruz; bestetik, ikuspegi tekniko batetik, aurkitutako materialen kontserbazio egoeraren azterketa egitea, digitalizatuak izateko eta jendaurrean erakusteko, nazioarteko artxibo eta erakunde zinematografikoekin lankidetzan.

Abiapuntuko material horiekin eginiko lanarekin batera, This Film is Dangerous proiektuak pentsamendua eta ikerketa bultzatu nahi ditu nitrato euskarria duten beste material batzuen inguruan, ekarpena egiteko material fotokimikoaren kontserbazio eta zaharberritze digitalari buruzko eztabaidari.

Fitxa teknikoa

Ikertzaile nagusiak:

Luciano Berriatúa (2019-2020 Ikasturtea)
Silvia Casagrande, Clara Sánchez-Dehesa (2018-2019 Ikasturtea)

Ikasleak 2019-2020:
Elisa Massaro, Juliana Príncipe, Lorena Escala, Martín Álvarez, Sofía Fernández Payró

Ikasleak 2018-2019:
Anna Ferrer, Estíbaliz Miñana, Eva Sacristán, Laura Mastantuono, Lucía Ferreyra

Erakunde parte-hartzaileak:

Euskadiko Filmategia

Kronologia:

Iraila 2018 - Abendua 2021