Programa publikoak /
En la otra isla
18:00
Elías Querejeta Zine Eskolan zaharberritutako filmek osatzen dute Donostia Zinemaldiarekin eta Euskadiko Filmategiarekin batera antolatutako "En la otra isla" zikloaren programazioa. Zikloak, jaialdiaren Klasikoak programaren esparruan kokatuta dagoenak, 1960ko eta 1980ko hamarkaden artean egindako film kubatarren sorta bat jasotzen du, eta Sara Gómez eta Nicolás Guillén Landrián bezalako zinemagileen, Santiago Álvarez bezalako pertsonaia kanonikoen eta egitura instituzionaletatik at lan egin zuten zuzendari amateurren gutxi ikusitako lanek osatzen dute.
Eskolako “Bigarren eskukoa. berrerabiltzea eta desbideratzeak zinema iberoamerikarrean” ikerketa proiektutik sortutako zikloa kontzeptualizatzen lagundu du EQZEk. Gainera, hura osatzen duten 18 filmen komisario lanak egiteaz arduratu da, baita titulu horietako batzuk bere laborategietan zaharberritzeaz ere. Horrez gain, Archivistas Salvajes kolektiboak —eskolako ikasleez osatuak— ziklora ekarritako filmak zaharberritzeko lanetan ere parte hartzen du eskolak.
Gainerako zaharberritzeak Kubako erakundeen (Kubako Cinemateca, ICAIC, zinegileak eta partikularrak) eta nazioarteko hainbat erakunderen arteko lankidetzaren emaitza dira. Besteak beste, aurrez aipatutako Kubako erakundeen eta nazioarteko erakunde hauen artekoa: Vulnerable Media Lab / Queen's University (Kanada), Arsenal-Institut für Film und Videokunst (Alemania), Altahabana Films (Madril) eta Institut National de l’Audiovisuel (Frantzia).
Programa irailaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Elías Querejeta Zine Eskolak Tabakaleran duen gune berrian, eraikinaren beheko solairuan.
Programa:
Irailak 23
1. saioa: “Es bueno que esto lo vean en La Habana”
Ociel del Toa (Nicolás Guillén Landrián, 1965)
En la otra isla (Sara Gómez, 1968)
Irailak 24
2. saioa: “Toda mi sangre grita Mozambique”
El negro (Eduardo Manet, 1960)
En un barrio viejo (Nicolás Guillén Landrián, 1963)
Una tradición centenaria (Miguel Secades, Rudis Reyes, Rafael Torrens, 1990)
Iré a Santiago (Sara Gómez, 1964)
Coffea Arábiga (Nicolás Guillén Landrián, 1968)
Irailak 25
3. saioa: “Segunda mano”
Isla del tesoro (Sara Gómez, 1969)
L.B.J. (Santiago Álvarez, 1968)
79 primaveras (Santiago Álvarez, 1969)
Oración (Marisol Trujillo, Miriam Talavera, Pepín Rodríguez, 1984)
Nace una plaza (Miguel Secades, Miguel García, 1988)
Irailak 26
4. saioa: “Cuba trabaja y se divierte”
Los del baile (Nicolás Guillén Landrián, 1965)
...y tenemos sabor (Sara Gómez, 1967)
Poder local, poder popular (Sara Gómez, 1970)
Taller de línea y 18 (Nicolás Guillén Landrián, 1968)
Plenaria campesina (Nicolás Guillén Landrián, 1966)
Irailak 27
5. saioa: “De cierta manera”
De cierta manera (Sara Gómez, 1974)