Publikazioak /
Hipótesis 1. Transformazioa
Eraldaketaz hitz egiteak zinemaren materialtasun desberdinen gainean hausnartzea dakar, obra filmikoaren sorkuntza prozesuei eta EQZE proiektuaren ardatz diren zinemaren hiru denborei buruz pentsatzea. Aldaketaren kontzeptua bera esperientzia zinematografikoari atxikitako zerbait dela onartzea esan nahi du, zalantzarik gabe. Zinema, aldaketaren artea.
Orri hauetan, zinemaren iraganari, orainaldiari eta etorkizunari buruzko hitz, irudi eta hausnarketak bildu ditugu, kategoriarik edo pribilegiatutako denborarik ezarri gabe eta betiere zinema ikustearen, egitearen eta zaintzearen esperientzian nolabaiteko zirkulartasun bat bilatu nahian. Aldi berean, argitalpenaren izenak adierazten duenez, ziur gaude edukien bitartez eta euren artean sortzen den konexioaren bidez, zinemagileen belaunaldi honen, EQZEko lehen belaunaldi honen hipotesi, aitzinirudi eta kezkak adieraztea ere lortuko dugula.
Fitxa teknikoa
Egilea: VV.AA.
Ekoizpea: Elías Querejeta Zine Eskola
Orriak: 264
ISBN: 978-84-7907-814-0
Urtea: 2020